Tolosako udaletxe berriaren eraikuntzak, herriko nukleoa lekualdatzeko prozesuari jarraipena ematen dio. Modu honetan, apaiz-etxea eta eskolarekin batera, herriko eraikin publikoen multzoa osatu eta kontsolidatzen da. Oro har, bi dira proiektua baldintzatu duten irizpideak: batetik, kokapenaren irakurketak; bestetik, Udalak ezarritako beharrizanen programak. Kokapenari dagokionean, eki-mendebalde ardatzak garrantzia nabarmena hartzen du, udalaren “aurpegia”, herriko plazara bideratutakoa, irudikatzen duelarik. Programari dagokionean, aldiz, izaera desberdineko erabilerak eraikin bakar batean biltzea izan da erronka nagusia.